MintzaPoza tonbola Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2022ko urtarrilaren 19a

MintzaPoza tonbola egingo da urtarrilaren 22an, Tolosako San Frantzisko elizaren parean. Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, 50 saritik gora lortzeko aukera izango da bertan.

Urtea MintzaPozez hasteko, mintzalaguna egitasmoak euskaraz hitz egin nahi duen oro izena ematera animatu nahi du. Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera urtean zehar hainbat ekintzetan ere parte hartzen dute, hala nola, Durangoko azokara egun pasa, olentzeroren etxera bisita, mintzatxotxa, mintza eguna eta askoz ere gehiago.

Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.

Hau hauspotzeko eta MintzaPoza transmititzen jarraitzeko, MintzaPoza tonbola egingo da urtarrilaren 22an, Tolosako San Frantzisko elizaren parean. Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, 50 saritik gora lortzeko aukera izango da bertan. Katiluak, bolalumak, poltsak, termoak eta askoz ere gehiago.

Izena nola eman

Mintzalagun taldeetan izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, parte hartu nahi duenak herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar du izena ematera. Bestetik, online ere izena eman diteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!