'GALTZAUNDI 30 URTE' inauteri kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2021eko martxoaren 12a

Galtzaundi Euskara Taldeak 30 urte betetzen dituela eta, 2021eko otsailaren 14ean inauteri kontzertua antolatu da Tolosako Leidor antzokian. Et Incarnatus orkestrarekin batera, hainbat inauterizalek eta taldek ere parte hartu dute ikuskizunean. Kantuan Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Xabier Ormazabal, Miren Garikano eta Ana Otxoa aritu dira; eta musika alorretik Xabier Berasaluze ‘Leturia’ pandero-jolea, Gorka Benitez saxofoi-jolea eta Incansables txarangak parte hartu dute orkestrarekin batera.

Irudiak eta bideo-muntaia: EITB.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!