Ikerketa honekin, Altuna eta Ozaitak gau beltza eta arimen gaua pausoz pauso eta aisialdi moduan geroz eta herri gehiagotara iritsarazi nahi dute. Euskal ohiturak berpiztuz, haurrek ere ikas dezaten kanpoko ohiturez gain bertakoak ere badirela.
Urriaren 2an, Jaime Altuna Ramirez eta Josu Ozaita Azpiroz antropologoak izan ziren Sormenetik saioko protagonistak. Altuna eta Ozaita antropologoek 2015ean jasotako Juan San Martin ikerketa-bekaren laguntzarekin argitaratu zuten, “Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa”. Lan honetan urriaren 31a iluntzean sortzen ari diren ospakizun berriak aztertu dituzte. Festa zaharrek ere bizirik diraute hainbat ibarretan.
Ikerketa honekin, Altuna eta Ozaitak gau beltza eta arimen gaua pausoz pauso eta aisialdi moduan geroz eta herri gehiagotara iritsarazi nahi dute. Euskal ohiturak berpiztuz, haurrek ere ikas dezaten kanpoko ohiturez gain bertakoak ere badirela.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?