Gure bertso zirkurako azken sarrerak Galtzaundin

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2021eko azaroaren 29a

Azaroaren 11n Tolosan egingo den 'Gure bertso zirkurako' azken sarrerak geratzen dira Galtzaundiren bulegoan. Larunbatean zure sarrera eskuratzeko aukerarik izan ez bazenu, oraintxe duzu aukera.

Goizean, haurrei eta gaztetxoenei begirako ikuskizuna eskainiko dute Gure Zirkuko artistek eta Tolosaldeko hiru bertsolarik: Oihana Iguaranek, Unai Mendizabalek eta Haritz Mujikak. Haurrentzat eta gaztetxoentzat bideratutako saioa izango da, bai gaiak eta bai emanaldiaren iraupena haietara egokituko baitira. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira. 12:00etan izango da goizeko saioa.

Arratsaldean, berriz, helduenei zuzendutako emanaldiaren txanda izango da. Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto arituko dira kantuan, Gure Zirkuko artistekin batera. Arratsaldean ere Iker Iriarte eta Imanol Artola arduratuko dira bertsolariei nahiz zirkuko artistei gaiak jarri, eta bertsoak eta zirkua uztartzeko bideratze lana egiteaz. Arratsaldeko saioa 18:00etan hasiko da.

Sarrerak eskuratzeko:
Non: Galtzaundiren bulegoan
Noiz: 10:00-13:00 / 15:00-17:30


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!