Galtzaundi 30 urte

Galtzaundi aldizkariak 30 urte, hastapenak eta historia

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2021eko urriaren 13a

Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea.

30 urte pasa dira orduztik, eta Joxemi Saizar, Silvia Mateo eta Garikoitz Goikoetxea ditugu bideoan, aldizkariaren hastapenen eta historiaren inguruan hizketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!