Oier Guillan, irakurle taldearen otsaileko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2021eko otsailaren 22a

Ostegunean izango da saioa, eta idazle donostiarraren VHS eleberria landuko da. 19:00etan hasiko da, Tolosako kultur etxean, eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du.

2021. urteko bigarren saioa egingo du, ostegun honetan, Galtzaundiren irakurle taldeak. Oraingo honetan, Oier Guillan idazle donostiarraren VHS eleberria landuko da eta Guillan bera ere gerturatuko da hitzordura, irakurleekin batera iritziak partekatzeko. Hitzordua 19:00etan hasiko da Tolosako kultur etxean, eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du.

Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, Galtzaundiren webguneko galdetegia bete behar da, eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 laguneko muga jarri da saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!