Ekimenak iraun duen artean jaso ditugun bizipenen lagin bat dago azken bideoan. Hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa… Heldu berriro olatuari eta jarraitu hizkuntza-ohiturak aldatzen Etxealditik…Euskaraldira!!!
COVID-19 koronabirusak eragindako nahitaezko etxealdian hizkuntza ohiturak edo finkatzen jarraitu dezakegula erakutsi nahi izan du proposatu dugun ekimenak. #EtxealditikEuskaraldira entrenamendua izan da, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun ariketa sozialaren lehen entrenamendua. Hizkuntza ohiturak aldatzeak gure burua prestatzea, ingurukoekin hitz egitea, helburuak jartzea eta ekitea eskatzen du.
Ekimenak iraun duen artean jaso ditugun bizipenen lagin bat dago azken bideoan. Hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa… Heldu berriro olatuari eta jarraitu hizkuntza-ohiturak aldatzen Etxealditik…Euskaraldira!!!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?