Koronabirusa

Irakurle taldearen online saioa ostiralean: izen-ematea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2020ko apirilaren 20a

Galtzaundik sustatzen duen irakurle taldearen apirileko saioa online egingo da ostiralean, 17:30etan. Hasieran saioa asteazkenean egitea aurreikusi bazen ere, euskal kulturgintzako eragileen greba digitalaren deialdiarekin bat eginez, ostiralera atzeratzea erabaki du Galtzaundi Euskara Taldeak. Beñat Sarasola idazle donostiarra izango da internet bidezko hitzorduaren protagonista, berak idatzitako ‘Deklaratzekorik ez’ nobela irakurleekin lantzeko. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.

Saiorako sarbidea izateko izen-ematea

Saiorako esteka eskuratzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko da ostiraleko saiora sarbidea izateko helbidea. Izena www.galtzaundi.eus/irakurletaldeaonline/ estekan eman daiteke. 20 pertsonako muga jarri da saio digitalerako eta Tolosaldean bizi diren herritarrek izango dute lehentasuna.

Nobela e-liburutegian ere eskuragai

Konfinamentu egoeran Irakurle Taldeak landuko duen irakurgaia eliburutegiaren bidez eskuratzeko aukera ere badago. Zerbitzu digital horretara sartu ahal izateko hauxe da behar dena:

  • Erabiltzaile zenbakia: liburutegiko txartelaren zenbakia, NA zenbakia da.
  • Pasahitza: Tolosako liburutegiko txartela dutenen kasuan norbere izena dena minuskulaz.
  • E-maila aktibatuta izatea

Pasahitza ez baduzue gogoan edo datuetan emaila falta bada, ez da sarbiderik izango. Horri irtenbidea emateko, jarri Tolosako liburutegiarekin harremanetan: 943 697 462 edo liburutegia@tolosa.eus. Oraingoz, ohiko ordutegian ari dira lanean: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Erabiltzailea eta pasahitza lortzeko liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera ere idatzi daiteke. Liburura esteka zuzena hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!