Horren ordez, euskara online eta taldean praktikatzeko ‘Itxialdian euskaraz’ egitasmoa zabaldu nahi du Tolosaldean Galtzaundik. Bi profiletako jendea bildu nahi da itxialdiak irauten duen bitartean:
- Euskara praktikatu nahi dutenak.
- Euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest daudenak (euskara ondo dakitenak). *Azken hauek ez dute irakasle lanik egin behar, elkarrizketan parte hartu besterik ez.
Saioak bideo-deien bitartez egingo dira Skype, Hangouts, WhatsApp edo antzeko tresnekin eta hitzorduak eta taldeak aurretik adostu eta koordinatuko ditu Galtzaundik. Printzipioz astean ordubete bideo-hitzorduak izango dira bultzatuko direnak, baina taldeek euren artean ere adostu dezakete maiztasuna.
Izena www.galtzaundi.eus/itxialdianeuskaraz helbidean eman daiteke edo 688 816 700 telefono zenbakian.
Konfinamendua indarrean den bitartean, itxialdia baliatu dezakegu euskara lantzeko, gozatzeko eta praktikatu nahi dutenei laguntzeko ‘Itxialdian euskaraz’ egitasmoarekin.