Tuterako Nafarroa Oinezera autobusez joateko aukera Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2019ko urriaren 11

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Tuterara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an.

Izen ematea irekita dago urriaren 19a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 8:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Tuteran. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!