Komunitatera igoa

Autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Zarautzen ospatuko den Kilometroakera joateko

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2019ko irailaren 25a

Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Zarautzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 6anIzen ematea irekita dago urriaren 3a, osteguna, bitarte.

Autobusean joateak 9 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 7 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Zarautzen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!