Ibilaldira joateko autobusak Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2019ko maiatzaren 13a

Herri Urratsen ondoren, Bizkaiko ikastolen Ibilaldia festa ospatuko da maiatzaren 19an, Lekeition. Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik bertara joateko autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Euskara Taldea.

Izen ematea irekita dago maiatzaren 16a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 10 euro). Izena emateko lekuak  hauek dira:

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Lekeition. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!