2018/11/29 19:00
Ibarrako Galtzaundi tabernan hileko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatu ohi dira. Azarorako, Oskia Karrera argazkilari tolosarrak egin berri duen ‘Atsotitzak Argazkitan’ liburua aurkeztuko da bertan. Atsotitza zaharrei irudi berriak jarri dizkie Karrerak eta aurkezpenerako, Aitor Mendiluze bertsolariak irudi berriei eta atsotitza zaharrei, hitz zaharberrituak jarriko dizkie. 19:00etan izango da hitzordua, azaroaren 29an.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?