Danele Sarriugarte, irakurle taldearen azaroko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko urriaren 26a

Galtzaundiren irakurle taldearen urteko azken saioa azaroaren 28an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean eta Danele Sarriugarteren Azala erre eleberria izango da hizpide.

Urtea amaitu aurretik izango den azken saioan Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Aurten, Juan Luis Zabala, Maixa Zugasti eta Eider Rodriguez izan dira saioetan. Liburua irakurri dutenek idazlearekin iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea.

SINOPSIA

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!