Aurtengo ikasturtean 62 lagunek hartu dute parte Galtzaundiren mintzalaguna proiektuan eta ohiko jarraikortasunezko hitzorduez gain euskara praktikatzeko ekintza osagarriak ere jaso dituzte: euskal kantuak praktikatzeko saioak, Muskerraren Bidera bisita... Irailetik aurrera ekingo diote ikasturte berriari mintzalagunek.