Galtzaundiren urteko batzarra eta Lorea Agirreren hitzaldia, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 31

Argazkia: Hiruka

Galtzaundi Euskara Elkartearen urteko batzarra egingo dute gaur. Bilkura guztiz irekia da eta 19:00etatik aurrera egingo dute, Ibarrako Benito Izagirre Kultur-Etxean.

2017an egindakoak errepasatzearekin batera, 2018an datozenei begira jarriko dira. Horrez gain, euskarak eta emakumeak partekatzen dutenaz hitz egingo du Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendariak. “Euskara eta generoa elkargunean” izeneko hitzaldia eskainiko du Agirrek

Eguna: 2018ko maiatzak 31, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: Benito Izagirre Kultur-Etxea, Ibarra

Egitaraua:

• 2017ko kontuak eta 2018ko egitasmoa
• Lorea Agirreren hitzaldia: “Euskara eta generoa elkargunean”
• Iritzi trukea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!