Bidea hasten den tokian amaituko da 'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 25a

Orexan egingo den saiorekin amaituko da eskualdeko herrietan zehar bost hilabetez martxan izan den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Orexako hitzaldia ostiralean izango da, ekainak 1, 21:30etatik aurrera udaletxeko ganbaran.

27. hitzaldia izango da Orexakoa; guztira, eskualdeko 26 herri igaro ditu zikloak, hainbatetan UEMAko kideen laguntzaz ere bai. Ohiko moduan, bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko eta UEMAko kideek. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

Eguna: Ekainak 1, ostirala

Ordua: 21:30

Lekua: Udaletxeko ganbara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!