Euskaraldia antolatzeko hirugarren bilera, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 22a

Dagoeneko Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da: guztira 55 pertsona baino gehiago elkartu dira bilera horietan.

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala, martxan jartzeko hirugarren bilera egingo dute bihar, asteazkena, hilak 23, Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Bilerak bi helburu nagusi izango ditu: Euskaraldiaren Tolosako sustatzaileak izan daitezkenak partekatzea eta horiekin kontaktuan nola jarri gaitezkeen zehaztea eta bigarrena, San Joanak eta Euskaraldia lotzeko ideiak jasotzea.

Horretarako, deialdi zabala egin dugu Galtzaundik, Tolosako Euskaraldiaren antolaketa taldeak eta Tolosako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!