Euskararen egoeraz hausnartzeko azken bi hitzorduak, Albizturren eta Orexan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 18a

Eskualdeko ia herri guztietan eman dugu euskararen egoeraren berri eta ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa amaitzeko bi hitzordu besterik ez dira geratzen.

Datorren astean, Albizturren eta Orexan izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioen helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. Orexaren kasuan, UEMAko kideen laguntza ere izango dugu saioan. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

ALBIZTUR

Eguna: Maiatzak 24, osteguna
Ordua: 18:00
Lekua: Udaletxeko aretoa

OREXA

Eguna: Maiatzak 25, ostirala
Ordua: 21:30
Lekua: Udaletxeko ganbara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!