Ibilaldia festara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 27an ospatuko da Ibilaldia Santurtzin. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago maiatzaren 24a, osteguna, bitarte.

Autobuseko txartelak 12 euro balio ditu, eta Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro. Izena emateko lekuak hauek dira:

ALEGIA: Kultur Etxean.
ANOETA: Ikastolan.
IRURA: Ikastolan.
TOLOSA: Galtzaundin.
AMASA-VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Santurtzin. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

ALEGIA: 9:00 Ferreteriko geltokian
TOLOSA: 9:05 Zezen plazan
ANOETA: 9:10 Apaetxe baserrian
IRURA: 9:15 Ikastola parean
VILLABONA: 9:20 Kiroldegian
ZIZURKIL: 9:25 Oria paper-fabrikako geltokian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!