Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika, aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 14a

Urteko lehenengo saioa egingo du Sormenetik-ek maiatzaren 19an, Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika pailazoak protagonista direla.

Herrigintzaz, irrigintzaz eta euskal sormenari buruz hitz egingo dute, beraien arteko elkarrizketaren bidez. Elkar-elkarrizketa izango da, beraz. Hitzordua Zerkausiko azpialdean, TAK arraun klubak duen gunean, izango da, 11:00etatik aurrera.

Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) eta Aiora Zulaikak (Lasarte-Oria, 1975) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukotea osatzen dute Mertxe Rodriguezekin batera. Pailazo taldea 1987. urtean jarri zuten martxan Lasarte-Orian euskara sustatzeko asmoz.

Euskal pailazo talderik ezagunena da gaur egun eta hizkuntzarekin harremana duten hainbat eta hainbat proiektutan parte hartu izan dute, nola norbanako, hala taldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!