Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 13an ospatuko da Herri Urrats Senperen. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago maiatzaren 10a, osteguna, bitarte.

Autobusean joateak 11 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 9 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

  • ALEGIA: Kultur Etxean
  • ANOETA: Ikastolan
  • IRURA: Ikastolan
  • TOLOSA: Galtzaundin
  • AMASA-VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan)
  • ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan

Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

  • ALEGIA: 9:30 Ferreteriko geltokian
  • TOLOSA: 9:35 Zezen plazan
  • ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian
  • IRURA: 9:45 Ikastola parean
  • AMASA-VILLABONA: 9:50 Kiroldegian
  • ZIZURKIL: 9:55 Oria paper-fabrikako geltokian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!