'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldia, Baliarrainen eta Hernialden

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko maiatzaren 2a

Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu.

Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden.

Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

BALIARRAIN
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Areto Nagusia

HERNIALDE
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Udal liburutegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!