Euskaraldia antolatzeko bilera, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko apirilaren 23a

Asteazken honetan, 19:00etan, Euskaraldia antolatzeko bigarren bilera egingo dugu Kultur Etxeko areto nagusian.

Aurreko bileran Euskaraldian izena ematea erabaki zuen Tolosak eta oraingoan, antolaketa lanak aurreikusi eta eginbeharrak zerrendatzea izango da bileran landuko den gai nagusia. Bilerak bi helburu nagusi izango ditu: ekimena Tolosan nola zabaldu lantzea eta irailera bitarteko egitekoak definitzea.

Deialdia guztiz zabala da eta gaiari buruzko interesa duten herritar guztiak ongi etorriak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!