'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldi gehiago, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko martxoaren 15a

Aste honetako hitzaldiekin ez dugu amaitu baina datorren astera begira ere, eskualdeko hainbat herritan ditugu hitzaldiak antolatuta.

'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldia dagoeneko dozena bat herritan eskaini dugu. Hurrengo astean, Abaltzisketan, Alkizan, Amezketan eta Asteasun izango gara. Amezketaren kasuan UEMAko kideak ere gurekin izango ditugu. Hauexek dira hitzaldien xehetasunak:

ABALTZISKETA

Eguna: Martxoak 19, astelehena
Ordua: 20:30
Lekua: Goibegi aretoa

ALKIZA

Eguna: Martxoak 22, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Don Juanena eraikina

AMEZKETA

Eguna: Martxoak 21, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Kultur Etxea

ASTEASU

Eguna: Martxoak 20, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxeko ikus-entzunezko aretoa

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!