'Euskaraz bizi a(ha)l gara?' hitzaldi zikloaren beste lau saio, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2018ko otsailaren 22a

Dagoeneko eskualdeko hainbat herri pasa ditu Galtzaundiren Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloak. Datorren astean, beste lau herriren txanda izango da.

Euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek, ondorengo bi galderei erantzuteko asmoz: «Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?».

Alegian, otsailaren 26an, 19:00etan, kultur etxean egingo da. Altzon, otsailaren 27an, 19:00etan, udaletxean. Ibarran, martxoaren 1ean, 19:00etan, kultur etxean. Eta Iruran, martxoaren 1ean ere, 19:00etan, herri eskolaren eraikinean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!