Komiki tailerra eta 'Kalabaza tripontzia' filma, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2017ko urriaren 31

Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamargarren edizioa martxan dago eta eskualde mailan hainbat ekintza burutzen ari gara komiki lehiaketaren egitarauaren barruan.

Ostegunean, 10:00etatik 12:00etara, Joseba Larretxe komikigile irundarraren eskutik komiki tailerra jasoko dute Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleek.

Ostiralean, berriz, 10:00etatik aurrera, Alegiako San Juan ikastetxeko ikasleek Juanba Berasategiren "Kalabaza tripontzia" filma ikusiko dute Alegiako Elizpe zinema aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!