12 eta 18 urte arteko (DBH eta Batxilergoa) gazteei zuzendutako tailerra da AST. Astean ordubeteko saioa izango da Tolosan; urrian hasiko da ikasturtea eta maiatzera arte iraungo du. Sormen eskolako edukiak bost generotan banatuko dira: antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, dantza eta ipuin kontalaritza.
Bost espezialitateak landuko dituzte ikasle guztiek ikasturtean zehar eta klaseak astelehen edo astearte arratsaldeetan izango dira, hilabeteen arabera:
• Urria, otsaila, martxoa, apirila eta maiatzean: astelehenetan. 17:00etatik 18:15era.
• Azaroa, abendua eta urtarrilean: asteartetan. 17:00etatik 18:15era.
Jakintza arlo bakoitzak gaian espezializatutako irakasle propioa izango du:
-
Antzerkigintza: May Gorostiaga (Intujai Teatroko kidea).
-
Bertsolaritza: Mikel Artola (Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea).
-
Kantagintza: Garazi Jauregi (Lorratzak musika taldeko abeslaria).
-
Dantza: Eneritz Ugartemendia (Oinkari dantza taldeko kidea).
-
Ipuin kontalaritza: Maider Galarza (Ipuin kontalaria).