Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Oñatin. Autobusaren inguruko informazio guztia Galtzaundiren webgunean dago.
Irailaren 24an, Kilometroak jaia ospatuko da Oñatin Txantxiku ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik bertara joateko. Izen ematea irekita dago irailaren 21a bitarte eta autobusak 10 euroko prezioa du (atarikide direnentzat 8 euro).
Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Oñatin. Autobusaren inguruko informazio guztia Galtzaundiren webgunean dago.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?