Benito Lertxundi, Sormenetik egitasmoaren hirugarren saioan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2016ko maiatzaren 30a

Datorren larunbatean, hilak 4, goizeko 10:30ak eta 12:00ak artean, Tolosako Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean, Sormenetik egitasmoaren 3. ekimena egingo da. 

Oraingoan, Benito Lertxundi izango da gonbidatu berezia. Bere ibilbidea eta euskal kulturgintza ardatz, Juantxo Zeberiok, Naroa Anabitartek eta Imanol Artolak elkarrizketatuko dute.

Halaber, zuzeneko emanaldiak izango dira: Imanol Artolak eta Iñar Sastre piano-joleak, Benito Lertxundiren kantagintzaren errezitaldi musikatua egingo dute. Garikoitz C. Muruak, berriz, “Lurretik ahora” ilustrazioa egingo du zuzenean. Azokako produktuekin egindako jakia jateko aukera ere izango da bertan.

Tolosako azoka egiten den Zerkausi azpian egingo dira aipatu ekimenak eta sarrera doakoa izango da. Euskal kulturgintzaz hausnartu eta euskaltzaleak batzeko helburuarekin sortu zen Sormenetik egitasmoa eta, ondokoa, Galtzaundi euskara elkarteak azokako dinamizatzailearekin elkarlanean antolatzen duen 3. ekimena da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!