Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Euskara jalgi hadi mundura" lelopean egingo da datorren igandean, maiatzak 8, Senpereko lakuaren bueltan, Herri Urrats. Bildutako dirua Baionako Bernat Etxepare lizeo berriarentzako izango da eta Tolosaldetik autobusez joateko aukera izango da.
Tolosatik, Anoetatik, Iruratik, Amasa-Villabonatik eta Zizurkildik aterako dira autobusak. Hona hemen ordutegiak:
09:30ean, Tolosako zezen plazatik
09:35ean, Anoetako Apaetxe baserritik
09:40ean, Irurako ikastola berrian
09:45ean, Amasa-Villabonako kiroldegian
09:50ean, Oria paper fabrikaren aurreko bus geltokian
Autobuseko txartelen prezioa 10 eurokoa izango da Atarikideentzat; gainerakoentzat, berriz, 12 eurokoa. Izena emateko herri bakoitzean ere leku bana egongo da:
Tolosa: Galtzaundin
Anoeta: Anoetako Herri Ikastolan
Irura: Irurako Ikastolan
Amasa-Villabona: Zubimusu Ikastolan (zentroan)
Zizurkil: Ernio Bidea 9A-ko udal bulegoetan
Itzulera ordua, berriz, 19:00etan izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?