“Zer egin dugu ongi? Zer gaizki?” lelopean eskainiko du hitzaldia Andoni Egañak gaur osteguna, apirilaren 14, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. “Euskararen egoera ona al da? Erdipurdikoa? Txarra?”, aipatu galderei eta gehiagori erantzuten saiatuko da pentsalari zarauztarra Tolosan eskainiko duen hitzaldian. Horretarako, bertaratutakoen iritziak ere kontuan hartuko ditu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?