Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Amalur" ikuskizuna aurkeztuko dute bihar Tolosan, Leidor aretoan. Bi emanaldi eskainiko dituzte: 16etan eta 18:30ean. 55 sarrera baino ez dira geratzen 16etako emanaldirako; 30, 18:30etarako. Aipatu sarrerak, emanaldiak baino ordubete lehenago jarriko dira salgai Leidorren. Sarrerak zenbakituak dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?