Pirritx, Porrotx eta Marimotots, martxoaren 12an Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2016ko otsailaren 1a

Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amalur ikuskizuna ikusi ahal izango da martxoaren 12an Tolosako Leidor aretoan.

Bi saio egingo dira, 16:00etan lehena, eta 18:30ean bigarrena. Zenbakituak izango diren sarrerak otsailaren 15ean jarriko dira salgai, 7 euroren truke, Galtzaundi euskara elkarteak Tolosako Nafarroa etorbidea 6 helbidean duen egoitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!