Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko abenduaren 22a

Ostegunean, hilak 17, Tolosako Apattarreka industriagunean Tolosaldea Garatzenek duen auditorioan Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamika aurkeztu da.

Eskualdeko lanbide heziketa institutuak, sindikatuak, garapen agentzia, udaletako euskara zerbitzuak eta euskalgintzako eragileak denbora luzez aritu dira elkarlanean eskualdeko datuak eta aurrera begirakoak aztertzen.

Aipatu ekitaldian, eskualdeko lan mundua euskalduntzeko bitartekoak eta bidea aurkeztu dituzte aipatu eragileek. Halaber, gonbidatu gisa, Fagorren ari den Jaime Bengoak, Oreka It enpresako Iraitz Perez de Goldarazenak, Joseba Barandiaran ekonomilariak eta Kike Amonarriz soziolinguistak hartu dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!