Gaurtik larunbatera, Uztahitza ekimena Uztaritzen

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko azaroaren 24a

Gaurtik larunbata arte euskara sustatzea helburu duten ekimen ugari egingo dira Tolosarekin senidetuta dagoen Uztaritzen. Hala dio Uztahitzan ekimenaren azalpenak:

"Uztaritzeko herriak, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politika ausarta plantan ezartzeko engaiamendua hartu du, frantses hiztunak izan ala euskaldunak. Baina hizkuntzen egoera ez da berdina, eta euskarak onarpen eta balioztapen gabezia pairatzen du. Horrengatik honen promozioa egitea garrantzitsua iduritzen zaigu, euskara, hizkuntza bizia izateaz gain, biziaren atal ezberdinetan baliatua dela erakusteko: harreman sozialetan, aisialdian, lan munduan, hezkuntzan, sorkuntzan, politikan...

Uztahitzan ekimenaren bigarren aldi honetarako, gogoetari lekua utzi diogu. Hirigintzak zertan eragiten dion hizkuntzari? euskararen historia zein da? zein gezur edo aurreiritzi daude gure hizkuntzari buruz? Hitzaldia-eztabaidak gure burua janzteko, elkar eztabaidatzeko. Azken egunarekin, animazioak, haur gazte eta helduentzat, euskara biziz, euskaraz biziz".

Argazkian sakatuz, egitarau osoa ikusi ahal da. Uzta emankorra opa diegu uztariztarrei Tolosatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!