Afaritxoua, hilaren 27an Lizardi Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko azaroaren 10a

Dani Fano eta Adur Larrea komikilariak eta Jon Maia eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak bat-batean ariko dira azaroaren 27an Lizardi elkartean.

Bertsoak eta irrimarrak nahastuko dira umorea nagusi izango den afarian. Fanoren eta Larrearen marrazkiak bertsorako gai izango dituzte Maiak eta Peñagarikanok. Bertsoak, berriz, marrazki bilakatuko dituzte komikilariek. Kirola, kultura, politika eta bertaratutako edonor izango da batzuen eta besteen sormenerako iturri.

Lizardi eta Galtzaundi elkarlanean ari dira ekitaldia antolatzeko. 21:00etan hasiko da afari mundiala. Txartel kopuru mugatua dago salgai 22 euroren truke eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “irri egiten ez duenari, dirua itzuliko zaio”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!