Hirugarren sektoreko langileei zuzendutako ikastaroa, Euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko irailaren 17a

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak 3. sektoreko langileei zuzendutako ikastaroa eskainiko du aurten ere.

Dendaz denda euskara ikasi eta erabiltzera gonbidatuz

Ikastaroaren helburua, pixkana-pixkana, euskaraz ez dakiten 3. sektoreko langileei euren egunerokotasunean beharrezko izango dituzten hitzak, esaldiak… erakustea da. Iaz, 6 langilek eman zuten izena aipatu ikastaroan eta oso balorazio positiboa egin zuten.

Horregatik, aurten ere euskaraz ez dakiten Tolosako 3. sektoreko langile gehiagok euskara ikasi eta erabiltzea saiatzeko, Galtzaundi euskara elkarteko kideak euskaraz ez dakiten 3. sektoreko langileengana joaten ari dira aipatu ikastaroaren berri eman eta iazko ikastaroan parte hartu zuten dendarien testigantzak biltzen dituen bideoa eskura emateko. Asteazkenean, 14:15ean, Aitzol Udal Euskaltegian aipatu ikastaroaren informazio gehiago emango diote bertaratzen direnei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!