Ekainaren 18an, 19etan, bilduko da irakurle taldea

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko ekainaren 2a

Janne Tellerren "Ezer ez" aztergai

Ekainaren 18an, 19etan, bilduko da berriro ere Tolosako irakurle taldea. Bertaratutakoek Janne Tellerren "Ezer ez" liburua izango dute aztergai. Juan Mari Mendizabalek itzulitako lanari buruz agerkari ezberdinetan idatzitako iritziak hemen dira irakurgai.

Garazi Kamio Pasa den maiatzaren 27an, berriz, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egin bilkuran hartu du parte Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Izan ere, Kamioren "Orube abandonatuak" liburua aztertu dute bertaratutakoek. Eta, beraz, liburuak sortutako hausnarketak idazlearekin partekatzeko aukera izan dute irakurleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!