Herri Urratsera autobusez

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2015eko maiatzaren 4a

Herri Urratsera autobusez

Datorren igandean, maiatzak 10, Senpereko lakuan egingo den Herri Urratsera autobusez joateko aukera dago Tolosaldetik. 09:30ean, Tolosako zezen plazatik abiatuko da eta Anoetako Apaetxe baserrian, Irurako ikastolan eta Villabonako eliza parean egingo ditu geldialdiak. Senperetik bueltan, berriz, 19:30ean abiatuko da. Autobusean joateko, ondoko lekuetan eman behar da izena:

- Tolosan, Galtzaundin.

- Anoetan, Itzuli tabernan edo Herri Ikastolan.

- Iruran, ikastola berrian.

- Villabonan, Amasa kafetegian.

Joan-etorriagatik ordaindu beharrekoa ondokoa da: 10 euro atarikideek eta 12 euro gainontzekoek. Goazen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!