Tolosako irakurle taldeak uda aurreko hitzorduen berri eman du. Apirilaren 29an, 19:00etan, Danele Sarriugarteren “Erraiak” aztertuko dute kultur etxera gerturatzen direnek. Maiatzean, Garazi Kamioren “Orube abandonatuak” izango dute hizpide idazle andoaindarraren parte hartzearekin. Azkenik, ekainean, Janne Tellerren “Ezer ez” liburuaz ariko dira hitz aspertuan.
"Erraiak" liburuari buruz agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak hemen dira irakurgai.
Hain justu, aipatu liburuarekin irabazi berri du Sarriugartek Euskadi Saria.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?