Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2015eko martxoaren 21ean, elkarlana oinarri eta azoka, euskara eta kultura saretzea helburu dituen Sormenetik ekimena egin da Tolosako Zerkausi azpiko TAK-en lokalean. Zehazki, Unai Olaldek eta Jone Amonarrizek Lapikofest aurkeztu dute. Aurkezpenean Uztaritzeko bi herritarrekin iritziak partekatzeko aukera izan dute. Joxi Ubedak, Katixa Pereak eta Xabier Zeberiok, berriz, Eñaut Elorrieta elkarrizketatu dute. Eñaut Elorrietak zuzenean bost abesti jo ditu. Azkenik, Ahoz Aho jaialdiko ipuin kontalari Irantzu Mantxok, Imanol Arabaolazak eta May Gorostiagak euskarazko ipuinak kontatu dituzte. Azokako produktuak jan eta edateko aukera ere izan da, giro ezin hobean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?