Pako Aristik hitzaldia eskainiko du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2014ko azaroaren 24a

Pako Aristik hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean hilak 27, 19:30ean, Tolosako kultur etxeko areto nagusian. Argitaratu berri duen "Euskararen isobarak" saiakera liburua oinarri, "mila urteko historia marraztuko du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasita euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz".

Jarraian, aipatu liburuaren sinopsia: "Koldo Izagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela…

Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasita euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz. Botere hegemonikoak gezurrak asmatzen ditu bere aurpegia ederrestu eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko.

Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz. Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena. Aspertu behintzat, irakurle, ez zara aspertuko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!