Karmele Jaioren “Amaren eskuak” liburua aztertuko

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2014ko azaroaren 11

Karmele Jaioren “Amaren eskuak” liburua aztertuko du Galtzaundiko irakurle taldeak datorren ostegunean hilak 20, 19etan, Tolosako Udal Liburutegian egingo duen bilkuran. Gogoetak idazlearekin aurrez aurre partekatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Izan ere, Karmele Jaiok Galtzaundiko irakurle taldean hartuko du parte. Aukera aparta, beraz, bertaratu eta hausnarketak eta iritziak idazlearekin konpartitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!