Tolosaldeko mintzalagunen testigantzak

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2014ko urriaren 1a

Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta egiten da Tolosan Mintzalaguna egitasmoa. Bideo honetan euskara praktikatzeko eta hiztun bezala aritzen diren bina lagunen testigantzak jaso ditugu.

Hain zuzen, euskara praktikatzeko helburuarekin Mintzalaguna egitasmoan diren Daniel Scott eta Kontxi Pastorrenak eta behar hori dutenekin hiztun lanetan aritzen diren Ainhoa Aizpuru eta Patrizia Urretabizkaiaren inpresioak bildu ditugu bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!