Euskara praktikatzeko beharra duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2014ko irailaren 24a

Mintzalaguna egitasmoaren bitartez euskara praktikatzeko beharra dutenei horretarako gunea eskaintzen zaie. Norberaren ordutegi, egun eta ezagutzara egokituta, urria eta ekaina artean astero ordubetez elkartzeko taldeak sortzen dira.

Egunerokotasuna euskaraz bizi duen pertsona batek eta euskaraz hitz egiteko beharra duten 3-4 lagunek osatutako taldeak osatzen dira. Paseoan ibiltzeko, kafea edo tea hartzeko edo haurrekin jolas parkean egoteko aitzakian egiten dira euskara praktikatzeko hitzorduak. Izan ere, euskara praktikatzetik haratago, lagun berriak egin eta aisialdiko ekimenetan parte hartzeko aukera eskaintzen du Mintzalaguna egitasmoak.

Euskaraz bizi zara eta, LAGUNTZEKO PREST?

Helburua ez da irakasle funtzioa betetzea, euskaraz hitz egiteko beharra dutenekin hitz aspertuan aritzea baizik. Elkarrizketa horietan hainbat zalantza sortuko zaizkie euskaraz hitz egiteko beharra dutenei eta, hiztunak, berak, naturaltasunez, nola esango lukeen adierazi besterik ez du egin behar.

Informazioa eta izen ematea, Galtzaundi euskara elkartean :

- Nafarroa etorbidea 6, Tolosa.

- 943 655 004

Tolosan, jada, 10 talde sortu dira 2014 / 2015 ikasturterako. Zuretzako eta zure lagunentzako oraindik ere bada lekurik. Animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!