Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaran zein liburu irakurri hausnartzen ari bazara oraindik, hemen duzu aukera: Uxue Apaolazaren “Mea Culpa”. Izan ere, idazle hernaniarrak Tolosako irakurle taldeak irailaren 10ean egingo duen bilkuran hartuko du parte. 19etan egin dute hitzordua irakurle taldekoek Tolosako Liburutegian. Orduerdiz galderak prestatuko dituzte. Uxue Apaolaza, berriz, 19:30ak aldera gerturatuko da, bertaratutakoekin hausnarketak eta iritziak partekatzeko asmoz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?