Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2013-2014 ikasturteari amaiera emateko, Mintzalaguna egitasmoko talde ezberdinetan dabiltzan herritarrak Iurre elkartean bildu dira. Janaria eta edaria lagun, elkarrekin kantuan aritu dira. Irailetik ekainera luzatu den ikasturtea baloratzeko tartea ere hartu dute bertaratutakoek. Egitasmoaren “oso balorazio positiboa” egin dute eta datorren ikasturtean ere Mintzalaguna egitasmoan jarraitzeko interesa azaldu dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?