Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
“Kirol berriak ezagutzea eta praktikatzea, euskara beste modu batean bizitzea eta herrialde ezberdinetako lagunekin elkartzea” du helburu Banaiz Bagarak iganderako Tolosako Berazubin antolatu duen ekitaldiak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “aerodance, cricket, gaelic football, pala eta autodefentsa praktikatzeko aukera izango da, jatorriz Colombia, Pakistan, Irlanda, Mali eta Euskal Herrikoak diren kirolarien eskutik”. Antolatzaileen esanetan ere, “kirola eta euskara erraz txertatzen direla eta hitz gutxi behar direla kirolean euskaraz aritzeko eta elkar ulertzeko erakutsi nahi dugu”.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Tolosako Udaleko kirol sailera (943 697 455) edo Banaiz Bagara elkartera (645 733 818) deitu behar da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?