Apirilak 10ean irakurle taldeak Tolosako liburutegian egindako bilkuran hartu du parte Arrate Mardarasek. Idazlea eta irakurle taldeko kideak oso gustura egon dira gogoetak partekatuz.
Historiako garai ezberdinetan kokatutako maitasun istorioez osaturiko narrazio liburua da “Pendrive”.
Euskal Herrian bizi dugun egoeragatik Mardaras itxaropentsu da. Bere esanetan, oraina ulertzeko iragana ezagutu egin behar da eta, horregatik, “gutxi ezagutzen dugun gure historiako” aipuak egiten ditu liburuan, irakurlearen interesa pizteko helburuarekin.
Maitasun istorioak oinarri hartuta historiako garai ezberdinak deskribatu ditu Mardarasek. Horretarako, dokumentazio lan handia egin du. Halaber, irudimena landu behar izan du, pertsonaia bakoitza historiako une ezberdinetan kokatzeko.
Mardarasen istorioetan, maitasunak garaian garaiko oztopoekin egiten du topo. Bere iritzian, oraindik asko dugu maitasunaz ikasteko eta norberaren senari kasu gehiago egiteko gonbitea luzatu du. Bere ustetan, hitzen magiarekin gauza guztiak aldatu daitezke.
Euskarari dagokionean, euskalki ezberdinak erabili ditu, ezagutu eta hiztegia aberasteko helburuarekin.
Mardarasek aurreratu duenez, egungo gairen bat hartu eta tentsioa eta suspensea lantzea gustatuko litzaioke hurrengo lan batean.
Maiatzak 15ean, 19:00etan, Udal liburutegian egingo du hurrengo bilkura Tolosako irakurle taldeak eta, bertan, Joxean Agirreren "Zwei Frauen (bi emakume)" liburua aztertuko du. Irakurri liburua eta animatu pentsamenduak partekatzera!
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!